Bete ondorengo inprimakia egin nahi duzun heziketa-zikloan izena emateko. Zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan.
Ikastetxean baja hartzea:
Ikasleak behin betiko baja hartzen badu gure eskolan ikasturtean zehar, horixe JAKINARAZI eta inprimaki bat SINATU beharko du baja eraginkor egin aurreko hilabetearen azken hamar egunetan; hala, dagokion kuota ordaintzetik salbuetsita geratuko da.
Datu Pertsonalak Babesteari buruzko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoa (DPBLO) eta Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren apirilaren 27ko 2016/679 (EB) Erregelamendua (Datuak Babesteko Erregelamendu Orokorra –DPEO–) beteko ditu AEG Arroka SL ikastetxeak (IFZ: B20409892; Heriz pasealekua 82, Donostia), aurrerantzean, AEG ikastetxeak, zentroak eskuratutako datu pertsonalen tratamenduan.
Zergatik tratatzen ditugu zure datuak? Gure ikastetxean matrikulatzeko eskatu zenuen garaian baimena eman zenigulako eta beharrezkoa delako kontratu-harremana gauzatzeko, baita espediente akademikoa kudeatzeko ere. Gainera, ikastetxeak interes legitimoa du ikasleak zentroan matrikulatuta dauden aldian biltzen diren bestelako informazioa / datu pertsonalak tratatzeko, ikastetxearen betekizunak eta eginbeharrak betetzeko beharrezkoak diren aldetik.
Zein da zure datuak tratatzearen helburua? Datu pertsonalak espediente akademikoaren kudeaketa, administrazioa eta jarraipena egiteko erabiliko dira, baita emandako zerbitzuak administratu eta fakturatzeko ere. AEG ikastetxeak bere prestakuntza-ekintzei buruzko merkataritza- edo sustapen-eskaintzak bidali ahalko ditu aipatu harremana indarrean den bitartean, baita hura amaitu ondoren ere, posta elektronikoa edo bitarteko elektroniko baliokideak erabilita. AEG ikastetxearen komunikazio elektroniko oro jasotzeari uko egin ahalko diozu edozein unetan.
Zenbat denboraz tratatuko ditugu zure datu pertsonalak? AEG ikastetxeak indarrean den araudian ezarritako legezko epeetan gorde eta tratatuko ditu biltzen dituen datu pertsonalak.
Datuok hirugarrenei uzten al zaizkie? Datu horiek kudeaketa akademikoan eskumenak dituzten erakundeei laga ahalko zaizkie, baita beste zentro batzuei (ikastetxez aldatuz gero), eskumen horiek berak dituzten beste administrazio publiko batzuei eta legean xedatzen diren lagapenen kasuan ere.
Zein eskubide ditut? Edozein pertsonak eskubidea du AEG ikastetxean berari buruzko datu pertsonalak tratatzen ditugun ala ez egiaztatzeko. Bereziki, eskubide hauek gauzatu ditzakezu AEG ikastetxearen aurrean:
- Datuetan sartzeko eskubidea: interesdunek aukera dute tratatzen diren beren datu pertsonalei buruzko informazioa jakiteko eta lortzeko. - Datuak zuzentzeko eskubidea: akatsak zuzendu daitezke, edo zehatzak ez direnak aldatu eta gabetasunen bat dutenak osatu, tratatuko den informazioa egiazkoa dela bermatzeko. -Datuak ezabatzeko eskubidea: tratatzen diren datuak ezabatzeko eskatu daiteke, baldin eta jada beharrezkoak ez badira. - Tratamenduari uko egiteko eskubidea: interesdunak eskubidea du bere datu pertsonalak ez tratatzeko, edo tratamendua eteteko, ez bada lege-arrazoiak edo balizko erreklamazioak egin eta horiez defendatzea daudela tartean. Kasu horietan, datuak blokeatuta edukiko ditugu, harik eta lege-betekizunen indarraldia amaitu arte.. - Tratamendua mugatzeko eskubidea: Inguruabar jakin batzuetan, interesdunek bere datuen tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute. Kasu horretan, erreklamazioak egiteko edo horien aurrean defendatzeko bakarrik erabiliko dira. - Datuak eskualdatzeko eskubidea: interesdunek dagozkion (eta eman dizkiguten) datuak bidaltzeko eskatu dezakete, edo, teknikoki posible bada, berak aukeratutako beste tratamendu-arduradun bati bidaltzeko erabilera arrunt eta irakurketa mekanikoko formatu egituratu batean. - Erabaki indibidual automatizatuen xede ez izateko eskubidea (profilak egitea barne): interesdunek eskubidea dute tratamendu automatizaturen batean oinarritutako erabakirik ez hartzeko euren gainean, interesdunei nabarmen eragiten badiete. Aipatu eskubideren bat baliatu nahi izanez gero, bidali gutun bat zure datu guztiak adierazita, NANa barne, helbide honetara: Heriz pasealekua 82, 20008 Donostia. Helbide elektronikoa: info@aeg.eus. Halaber, datu pertsonalen ordezkariarekin jar zaitezkete harremanetan, helbide elektroniko honen bitartez: dpo@aeg.eus.
Kontrol-agintaritzaren aurrean erreklamazioa aurkezteko aukera
AEG ikastetxeak jakinarazten dizu eskubidea duzula erreklamazioak aurkezteko Espainiako Datu Babeserako Agentzian (www.agpd.es), tratamendua indarreko legediaren araberakoa ez dela iruditzen bazaizu.