Patroigintza eta Moda goi-mailako heziketa-zikloak askotariko materialekin eta teknikekin diseinu eraginkorrak eta kalitatezko produktuak sortzeko prestatuko zaitu.
Ikasgaiak: diseinuak sortzeko teknikak, patroigintza-arloetako trebetasunak garatuz (modu digitalean eta paperean); prototipogintza; makinen erabilera; ebaketa eta akaberak, etab. Talde-lanak, sailarteko lanak, praktikak egingo dituzun enpresetan topatuko duzunaren antzekoak dira, lan-merkatura hobeto egokitu zaitezen.
Zikloaren ikasleen lanbide-aukerak: jantzigintza-produktuen garatzailea, modelogilea, patroigilea, industria-jantzigilea, kalitate-kontroleko teknikaria, diseinatzailea, taldeburua, etab. Moda-marka batean egin ahalko duzu lan, edo zeure marka propioa sortu.
AEG - Berrikuntza Profesionalen Eskola
Heriz Pasealekua, 82
20008 Donostia (Gipuzkoa)
Goi-mailako heziketa-zikloak
Erdi-mailako heziketa-zikloak