Sareko Sistema Informatikoetako Administrazioa goi-mailako heziketa-zikloak praktika-enpresetan topatuko dituzun plataformak, erremintak edo garapen-inguruneak erabiltzen gai izateko prestatuko zaitu.
Ikasgaiak: sistema eragileen (libreen eta jabedunen) oinarrizko eta funtsezko kontzeptuak; datu-baseen diseinua, analisia, programazioa eta ezarpena; web-diseinuaren printzipioak; zerbitzuen eta sareen administrazio-espezializazioa; web-aplikazioen ezarpena, segurtasuna, hardwarea... Horiek guztiak, enpresen egoera errealen simulazioen bitartez. Hala, lan-merkatura egokitzea oso erraza egingo zaizu.
Ikasleen lanbide-aukera batzuk; sistemen, Interneteko zerbitzarien, web-inguruneen eta komunikazio-zerbitzuen arduradunak.
AEG - Berrikuntza Profesionalen Eskola
Heriz Pasealekua, 82
20008 Donostia (Gipuzkoa)
Goi-mailako heziketa-zikloak
Erdi-mailako heziketa-zikloak