Web Aplikazioen Garapena Goi Mailako Heziketa Zikloak (WAG) web-inguruneetara edo mugikorretara bideratutako aplikazio informatikoak garatzeko gai izan zaitezen prestatzen zaitu.
Garatzaileak dira gaur egun enpresek gehien bilatzen duten sektore teknologikoaren profiletako bat. APPen eta web-formatu berrien munduaren bilakaera hain da esanguratsua, non lehiakorra izateko prestatzea eta espezializatzea beharrezkoa da. Web Aplikazioen Garapeneko zikloak eskeintzen dizkizun irteera profesional batzuk honako hauek dira:
Web-programatzailea, Multimedia programatzailea, Aplikazioen garatzailea web-inguruneetan, Webmaster eta sistemen kudeatzailea. Sektore teknologikoko enpresetan lan egin ahal izango duzu, ecommerce duten enpresetan, baita enpresentzako zerbitzu-hornitzaile gisa ere, B2B negozio-ereduaren bidez, eta edozein sektoretako edozein enpresatan, web-garatzaile eta -diseinatzaile gisa..
Goi-mailako heziketa-zikloak
Erdi-mailako heziketa-zikloak