Ehungintzako Diseinu Teknikoko goi-mailako prestakuntza-zikloak ehungintzako eta larrugintzako materialen eta produktuen bildumak diseinatzeko gai izan zaitezen prestatzen zaitu, moda-joeren arabera.
Prototipoak eta laginak egiten eta kontrolatzen, produktuaren zehaztapen teknikoak zehazten eta fabrikazio-prozesua dauden ereduzko prozesuetara egokitzen ikasiko duzu. Gainera, produktuaren bideragarritasuna aztertzen ikasiko dezu, kostuei, kalitateari, segurtasunari eta ezarritako epeak kontuan hartuz.
Hauek dira zikloa ikasten duten ikasleen irteera profesionaletako batzuk: harigintzako diseinatzaile teknikoa, puntuzko genero-teknikaria, CAD-CAM zulo-ehunaren teknikaria, ehun-estanpazioko teknikaria, larru-produktuen garapena, ehungintzako eta larrugintzako materialen eta artikuluen ekoizpenaren kalitate-kontroleko teknikaria.
AEG - Berrikuntza Profesionalen Eskola
Heriz Pasealekua, 82
20008 Donostia (Gipuzkoa)
Goi-mailako heziketa-zikloak
Erdi-mailako heziketa-zikloak